Berriak
Web orrialdeak eta sare soizalek ematen diguten abagune hau probestu nahi genuke Zumarragako udalari eskerrak emateko, hirugarren urtez Santa Anastasia jaietarako utzitako materialagatik (eszenatokia, , haimak…). Bi herrien arteko elkarlan eta lagapen hauek gabe ekintza guzti hauek ez lirateke posible izango.
Urretxuko udal liburutegiak bere zerbitzuak haundituko ditu urtarrilaren 9tik aurrera; ordutegia luzatuko du, guztira bost ordu eta erdi, prestazio eta jarduera gehiago emateaz gain. Datorren astelehenetik aurrera liburutegiak ordutegi hau izango du lanegunetan: goizez, 11:00 - 13:00, eta arratsaldez, 16:30 – 20:00; beraz, arratsaldean ordu erdi lehenago irekiko du.

