Berriak
Azken egunotan Urola ibaian hildako arrainak agertu dira . Hori ikusita,Urretxuko Udala AQUARBErekin harremanetan jarri da, arazorik balego, hau konpontzeko. AQUARBEK, kolektoreko kutxatilak begiratu ostean, ibilbide osoan ihesik ez dagoela egiaztatu du. Ihesik balego gainera, hau goragotik etorriko litzatzekeela azaldu dute.
Lurzoruaren eta Hirigintza ren ekainaren 30eko 2/2006 legearen 90.3 artikuluak xedatutakoa betez, «Urretxu ko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerakinaren Agiria» jendaurrean azaltzen da. Oharrak, iradokizunak edota alternatibak aurkezteko epea: 2018ko uztailaren 11a arte, Urretxuko Udaleko Erregistro Orokorrean.
Zibismo ordenantza egiteko aurretiazko kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: urretxu@urretxu.eus

