Berriak

Featured

Urretxu eta Zumarragako lore sariketa 2021

Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.

Featured

Txiribiriren erakusketa urte askotako lanaren fruitua

Txiribiri Euskal Zizelkari Taldeak azken urteotan egurrean egindako zizelkatze-lanak biltzen dituen erakusketa honetara gonbidatzen gaitu. Beste behin ere, bertako arte-sorkuntzak bere distira eta lan ona erakusten du.

Featured

Urretxutik mundura Gorka Hermosaren eskutik

Iparragirreren jaiotzaren 200 urteurrena ospatzeko Gorka Hermosak kontzertu berezia prestatu du luxuzko gonbidatuekin.

Featured

Mikel Urdangarinen kontzertua Urretxun

Mikel Urdangarin eta bere banda Urretxun eskainiko dute 2021eko birako kontzertua, Izurdeen lekua disko berria aurkezteko. Ekainaren 12an izango da, 20:00etan, Aldiri kiroldegian.

Featured

Gereziondoa landatu dugu Lizeoko zelaian

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Amaren intxaurrak" ekitaldian emandako gereziondoa landatu dugu Urretxun,  Lizeoko zelaian.

Featured

Xabier Ormazabal beka aurkeztuta

Maiatzaren 28an Xabier Ormazabal Bekaren III. Edizioa aurkeztu zen Labeaga Aretoan. Horrez gain, eta nobedade modura, “Xabier Ormazabal Bekaren gunea” ere aurkeztu zen ekitaldian, izan ere, beka indartzen jarraitzeko xedearekin web atal propioa sortu da www.urretxu.eus webgunearen barruan.

Featured

Jon Cadiernok "Silencio" aurkeztu zuen

Jon Cadierno liburutegian izan genuen asteartean "Silencio" bere liburua aurkezten.

Featured

Xabier Ormazabalen bekaren aurkezpena Labeaga aretoan

Maiatzaren 28an Xabier Ormazabal Bekaren III. Edizioa aurkeztuko da Labeaga Aretoan.  Aurtengo honetan ez da, ohikoak bihurtu diren, mendi festarik, street bulderrik edo eskalada txapelketarik izango, COVID-19aren pandemiak eta gaitzaren hedapena geldiarazteko osasun neurriak direla eta. Alabaina, ekitaldiak egon egongo dira, eta sorpresak, nobedadeak eta mendizaleak elkartzeko eta solasean egiteko parada ere bai.

Featured

Irakurle taldearen ikasturte amaiera

Asteazkenean, bildu zen euskarazko irakurle taldea eta ikasturteari amaiera eman zion Amets Arzallusen “Miñan” liburuarekin. Gainera Amets bera izan zen saioan. Udazkenean berriro!

Featured

Aire libreko pintura

Maiatzaren 15ean aire libreko pintura ikastaroa izan genuen "Mendo" akuarelistarekin.

Featured

Txikienentzako udako eskaintza

Urretxuko Udalak 14 urte arteko haurrei zuzendutako jarduerez betetako uda antolatu du. Iaztik gure artean daukagun pandemiaren neurriak eta protokoloak kontuan hartuta antolatzen dira guztiak.

Featured

Abesti berriak euskaraz, rap doinuen erritmoan

Beat-eroak egitasmoaren barruan, euskararen erabilera sustatzeko asmoz martxan jarritako proiektu pilotua garatu da Legazpi eta Zumarraga-Urretxuko gaztelekuetan.

Urretxuko udala