Berriak
Abenduaren 17an Urretxuko liburutegia irrifarrez eta txaloz girotu zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Azaroaren 26tik abenduaren 12ra ikusgai izango dugu Juan de Lizarazu aretoan ohiko ordutegian Ander Gómez San Jorgeren erakusketa. Hiri batean jaio arren, Gasteizen, beti izan ditu gertu lurralde honek horren berezkoak dituen paisaia berde eta menditsuak, zeinak oihartzuna izango duten haren pinturan.
Iazko etenaldiaren ondoren, aurten bai, San Martin eguna bueltan da, eta indarberrituta dator gainera. Izan ere, ohituraz abenduan ospatzen zen baserritarren feria, aurten azaroak 11n ospatuko da, bai feria eta bai San Martin eguna indartzeko asmoz. Ez hori bakarrik, auzotarrez eta baserritarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure ohiturak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.
Udalak bat egin du Ondarearen VI. Europako Jardunaldiekin lau jarduera inklusibo antolatuz. Oztopoak kentzeko eta ondarea herritar guztiei hurbiltzeko asmoz, Urretxuko Udalak lau jarduera antolatu ditu urrian, Europako Ondarearen hilabetean, dibertsitate funtzionala duten kolektiboak barne hartzeko: bi bisita gidatu, Escape Room bat eta familian jolasteko arratsalde bat.

