IPARRAGIRRE 2020

Urretxu, 2018 - 2020

TIMELINE.BIO

JMI_Retrato_ZumalakarregiMuseoa_rctnglr.jpg

URRETXUTIK MUNDURA

Iparragirre Urretxun jaio zen, 1820an. Ikaste urtean Zerainen, Urretxun, Gasteizen eta Madrilen igaro zituen. Aitaren nahiak gidatutako bidaia, etorkizuna seminarioan lantzeko.

Lehen karlistadak (1833-40) eta bokazio pertsonalak beste norabide batetik eraman zuten: urte aztoratuak bizi izan zituen; foruekiko grinak atzerrira eraman zuen lehenengo, eta gero migraziora.

Bere garaiko gizona: izpiritu erromantikoa eta ahots ozenekoa; konposatzaile, poeta eta abeslari liriko modura egin zuen ibilbidea. Europan lehenengo, Amerikan gero. Estilo berezia, herri adierazpenaren eta zuzentasun akademikoaren tartekoa; entzuleak berotzeko zuen abilezia jasota utzi dute kronikek. Bai kafetegietan, bai herrietan zehar kanpoko kontzertu jendetsuetan.

Hain mundu ezberdinen arteko bidaian, belaunaldi oso baten historia ere kontatzen digu. Nahi al duzu gehiago ezagutu?...

Bilduma tematikoak esploratu eta Joxe Mari Iparragirreren bizitzaren eta lanaren arlo berriak aurkitu, baita ondare horretatik gaur egun dirauten adierazpenak ere

IRUDIKAPENAK

Irudikapenak, irudietan eta objektuetan: eskulturak, erretratuak, argazkiak, ilustrazioak, bustoak…

ABESTIAK

Musika konposizioak: interpretazioak, partiturak, lirika

POEMAK

Bertsoak: testuak, itzulpenak, errezitaldiak

OMENALDIAK

Iparragirre memorian: kale-izendegia, plazak, parkeak, objektuak, onomastikoak, ekitaldiak
Iparragirreri buruzko erreferentziak eta materialak Urretxuko artxibategiko eta udal liburutegiko funtsetan, baita beste liburutegi eta erakunde batzuetakoak ere. Kontsulta irekia jakinmina dutenentzat, ikasle, ikerlari eta sortzaileentzat. Iparragirreren inguruko erreferentziak eta materialak biltzen dira hemen, Urretxuk koblakariari egingo dion omenaldia gogoratzeko, ikasteko eta sortzeko aukera izan dadin.
Aurrera doan katalogazio lana da, ba al duzu iradokizunik, oharrik edo iritzirik? Lagunduko al diguzu gure inbentarioa elikatzen eta hobetzen?
Idatziguzu

TESTUAK

Baliabideen erreferentziak, bereziki irakurtzeko hizkiak: liburuak, artikuluak, albisteak, komikiak, dokumentuak…

IRUDIAK

Irudikapen bisual estatikoak: margoak, marrazkiak, argazkiak, muralak…

SOINUAK

Entzuteko baliabideak. Abestien, diskurtsoen edo elkarrizketen soinu-grabazio edo bertsio digitalizatuei buruzko erreferentziak. Eta gainera, musika piezen partiturak.

BIDEOAK

Mugitzen diren irudikapen bisualak: animazioak, pelikulak, bideoak…

OBJEKTUAK

Hiru dimentsioko objektu bizigabeen irudikapen digitalak: eskulturak, plakak, bustoak, zigiluak, txanponak…

LEKUAK

Intereseko erreferentzia espazialak