Udalaren hainbat kirol, kultur, hezkuntza eta aisialdi eraikinetan hasi badute ere, gainerako zerbitzuei zabalik dago kanpaina
Altxa Buruak eta Urretxuko Udaleko Gazteria sailak ‘Mugikorrik gabeko arnasguneak’ kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina horren bitartez, hezkuntza formalerako eta ez-formalerako, kirolerako, kulturarako eta aisialdirako diren eraikinetan, mugikorrak albora utzita lekuan lekuko ekintzaz gozatzeko eta ekintzari etekin pertsonal eta taldekako handiena ateratzeko gonbidapena da. Eraikinetako sarreretan bereizgarriak jarriko dituzte, horretarako. Kanpaina bera udalaren hainbat eraikinetan abiatu badute ere, komunitateko gainerako erakunde, eragile eta zerbitzuei ere egin diete gonbidapena batu daitezen. Bereizgarriak Urretxuko kultur etxean edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.
Altxa Buruan zuzenean eta zeharka parte hartzen duten gurasoen eta Urretxuko Udalaleko Gazteria sailaren beste ekimen bat da honakoa. Elkarlanean, haur eta nerabeen ongizatea sustatu nahi dute, eta, horren bitartez, baita komunitatearena berarena ere. Prentsaurrekoaren ondotik, urteko lehen bilera egin dute, urte honetako lehen ekimenak aztertzeko eta garatzen hasteko.