11 eta 17 urte bitarteko nerabeek 16 ekintza berezi izango dituzte gozagai ekainaren 24tik uztailaren 18ra bitartean, Gazte Bidean nerabeen zerbitzuaren bidez
Urretxuko Udalak, Gazte Bidean nerabeen zerbitzuaren bidez, inoizko egitaraurik osatuena eta erakargarriena ondu du uda honetarako. Orotara, 16 ekintza izango dira, ekainaren 25etik uztailaren 18ra bitartean, guztiak uda giro betekoak eta nerabeek parte hartze bidez proposatutakoak eta garatutakoak. Horietatik, 5 izango dira irteerak: Orioko Txurruka Aterpetxean egonaldia (ekainaren 25 eta 26an), Labenneko ur-parkera (uztailaren 3an), surfa Donostian (uztailaren 5ean), Irrisarri-landera (uztailaren 10ean) eta paddle surf Deban (uztailaren 17an). Irteerez harago, askotariko egingo dituzte egingo dituzte herrian bertan: sukaldaritza tailerrak, kirol txapelketak, abenturak, Santa Barbaran ekintzak eta festak. Egitaraua Gazte Bideanen eta Urretxuko Udalaren sare sozialetan eta webgunean eta Gazte Bideanen bertan daude eskuragarri. Irteeretarako izena emateko epea ekainaren 14an bukatuko da. Izena emateko Gazte Bideanera jo beharko da asteazkenetik igandera bitartean.
Maialen Fidalgo Mendizabal Herritarren Batzordeko zinegotziak eta Leire Agirre Iturricastillo Gazte Bidean zerbitzuko koordinatzaileak aurkeztu dute egitaraua, Gazte Bideanek bere lokala duen Iparragirre Plazan. Lehen ikasturtea izan du honakoa Gazte Bidean zerbitzu eraberrituak, eta, lokala eraberritzearekin batera, jarduna bera ere asko berritu eta indartu dute ikasturte honetan zehar. 295 nerabe daude izena emanda zerbitzuan. Oinarri sendoak ezarri ditu lehen ikasturte honetan, datozen ikasturteetan hazten jarraitzeko. Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak abiatu duen bide berriarekin eta bizi izan duen indarberritzearekin bat dator Gazte Bideanen udako eskaintza eta eraberritzea. Aurten ikasitakoekin eta nerabeengandik eta gurasoengandik jasotakoekin, datorren ikasturtea oparoagoa, erakargarriagoa eta aberasgarriagoa izateko lanari ekingo diote datozen asteotan.