Izen ematea zabalik dago labur.eus/DY2ij helbidean
Gregorio Montero psikiatra entzutetsuak Pantailekin arazoak: nola prebenitu mugikorrei, bideojokoei eta sare sozialei adikizioa hitzaldia egingo du, azaroaren 21ean, 18:00etan, Urretxuko Labeaga Aretoan. Gurasoei, hezkuntzako eta osasungintzako profesionalei eta interesa duten herrikideei zuzendutako hitzaldia izango da. Monterok azpititulu hau ere jarri dio hitzaldiari: Hain onak al dira pantailak ikasketarako ala ez? Zer arrisku dituzte? Argitu zure dudak eta berreskuratu kontrola: zenbat denboran utzi, zein adinekin, nola lortu mugikorra edota Tiktoka utz dezaten, alternatiba hobeak eta nola hobetu euren motibazioa eta kontzentrazioa. Helbide honetan eman behar da izena hitzaldian parte hartzeko: labur.eus/DY2ij.
Gregorio Montero González psikiatra da, haur eta nerabeen osasun mentalean espezializatua, arreta gabezian eta teknologia berriekin arazoetan espezializatua. Halaber, Growfulness Crecimiento Plenoko zuzendaria ere bada, eta dibulgaziorako familientzat eta hezkuntzako eta osasungintzako profesionalentzat www.growfulness.com webgunea sortu zuen. Estatuko erakundeentzat ikerlari eta aholkulari gisa dihardu gaian eta nazioarteko ospe handiko hainbat kongresutan ari da aditu gisa parte hartzen.
Hitzaldi hau ere, Miren Rosen urrikoa bezala, Haurren eta nerabeen mugikorren erabileraren gaineko talde eragileek sustatu dute, Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak koordinatuta eta babestuta.