Ikastetxe guztietako DBHko hirugarren eta laugarren mailako nerabeek hartuko dute parte hartze saioetan, eta ikastetxeetan jarraituko dute lanketa.
Abiatu du jada ikasturtea Piztu Gazte Mahai eraberrituak. Lehen saio honetan ordezkari guztiak elkartu dira, Urretxuko udaletxeko Portaloian. Ikastetxe guztietako DBH 3 eta 4 ikas-mailetako ordezkariak izan dira. Lehen saioa elkar ezagutzeko, garatuko dituzten proiektuetara hurbiltzeko eta hemendik aurrerako saioetarako espazioa nola antolatu zehazteko baliatu dute.
Ez da logotipoa ikasturte berri honetarako eraldatu duen bakarra, logotipoarekin batera proiektu osoa birplanteatu du Urretxu Udalak parte hartzaileagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza izan du horretarako Gazteria Sailak, eta abiatu aurretik ikastetxeetako arduradunei ere aurkeztu zaie.
Euren proposatutakoak lehen saioan aztertu ondoren, ikastetxeetan euren kideekin landuko dituzte datozen asteotan, parte hartzea ikas-maila horretako nerabe guztiena zabalduko da horrela.