Uztailaren 10ean izango da bi orduko ikastaroa; Gaztebideanen bertan eman behar da izena ekainaren 19a baino lehen
Udako ekintzen artean, surf ikastaroa antolatu du Gaztebideanek uztailaren 10erako. Donostian izango da, Zurriolako Surf Eskolak eskainiko du ikastaroa 13:30-15:30 bitartean. Dena den, plana egun osokoa izango da. Parte hartzaileak 10:45ean elkartuko dira tren-geltokian, eta 19:00 alderako itzuliko dira berriz ere Urretxura. Bidaian eta egun osoan zehar Gaztebideaneko hezitzaileak izango dituzte lagun. Izen-ematea 5 euro da, eta Gaztebideanen bertan eman beharko da, asteazkenetik igandera arteko arratsaldetan, ekainaren 19a baino lehen.