Patata tortilla kozinatu beharko da; martxoaren 31era bitartean eman liteke izena.
PIZTU GAZTE MAHAIAk sukaldaritza lehiaketa antolatu du apirilaren 21erako. Patata tortilla kozinatu beharko da, 17:30etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan. Lauko taldetan, ordubeteko epea izango dute patata tortilla kozinatzeko. Urretxuko Udalak arrautzak, patatak, kipulak, piperrak, gatza eta olia banatuko ditu, eta suak, amantalak eta zapiak ere utziko dizkie parte hartzaileek. Parte hartzaileek, ostera, kozinatzeko tresnak eraman beharko dituzte: zartagiak, aiztoak, sardeskak, koilarak eta bestelakoak. Izena emateko azken eguna martxoaren 31an izango da. Hemen eman daiteke izena: labur.eus/aCHG3.
Urretxuko hiru sukaldari izango dira epaile. Irabazleak 250 euro eta diploma jasoko ditu; bigarrenak, 200 euro eta diploma eta hirugarrenak 150 euro eta diploma. Irabazitako dirua ikastetxeei emango zaie irabazleen ikasbidaia edota haiekin lotura duten bestelako ospakizun ekintzak ordaintzeko. Behin sariak bukatuta, talde guztiei ogia eta edariak banatuko zaizkie egindako tortillak bertan jan ahal izateko.