Udala

Urretxuko Udalak 3 laguntzaile-atezain kontratatuko ditu udal igerilekuetarako
Featured

Urretxuko Udalak 3 laguntzaile-atezain kontratatuko ditu udal igerilekuetarako

Lanpostu honetan interesa duten pertsonek LANBIDEn izena eman dezakete Ekainaren 18ra arte. 

Ekainaren 29an udalak Pagoeta Udal Igerilekuak irekiko ditu,  eta horretarako 3 languntzaile-atezain kontratatuko dira, %77ko lan jardunaldian.

 

Derrigorrez bete beharrekoak:

- Gutxieneko adina: 18 urte.

- Gutxieneko prestakuntza maila: Eskola Graduatua, Bigarren Hezkuntzako Graduatua, Lanbide Heziketa 1. maila  edo baliokidea.

- Euskarako B2 tituluaren edo baliokideren baten jabe izatea.

- Kontratazio aldian erabat libre izatea.

- Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea (Adingabeen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoa, 26/2015 eta 45/2015 Legeek aldatua).

 

Merituak:

Derrigorrezko irizpide guztiak betetzen dituzten hautagaien artean, honakoak hartuko dira kontuan aukeraketa egiteko:

 

  • Deialdian eskatutakoa baino titulazio maila altuagoa
  • Erabiltzaile mailan informatika ezagutza izatea
  • Langabezian egotea, 2020/04/01a aurretik
  • Urretxun erroldatuta egotea 2020/04/01a baino lehen
  • Jendearen harreran eta lanpostuaren funtzioekin lotutako zereginetan egiaztatutako esperientzia:                                                                    

Urretxuko udala