Udala

Urretxuko denda singularrak. Singular dendak
Featured

Urretxuko denda singularrak. Singular dendak

Azken aldian herrian bolo-bolo dabilen kontzeptua da, "singular dendak"; zigiluak eta logoak ere ikusi ditugu baina... Zer da Singular dendak? Zeintzuk dira Singular Dendak eta zergatik?

Singular dendak bereziak izateagatik nabarmentzen diren Gipuzkoako komertzioen sarea da; herriko kaleei bizia emateaz gain, originalak etadesberdinak dira. 
Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren ekimen honen parte diren komertzioek lau ezaugarri konpartitzen dituzte, singular guztientzat oinarrizkoak direnak: 

1. Hemengo dendak dira: bertako jendeak sortu eta garatutako saltokiak

2. Konprometituak: Eskaintzen duten esperientziagatik bereizten diren dendak, bakarrak.

3. Nortasuna dutenak: Merkataritza-eredu desberdina mantentzea helburu duten negozioak.

4. Gertukoak eta bakarrak: Bezeroen konfiantza eskertzen duten pertsonak.

Urretxun, zorionez, asko dira lau baldintza horiek betetzen dituzten komertzioak, eta dagoeneko bost Singular errekonozimendua dutenak:

  • Buen Bokado
  • Bidegorri
  • Leire Santillán
  • Marai & Nkn
  • Onure

Urretxuko udala