Udala

Trafiko neurriak ekainaren 23an
Featured

Trafiko neurriak ekainaren 23an

Ekainaren 23an XXXVI.  Amelio Mendijur omenezko  proba ospatuko da

Datorren igandean, ekainak 23an, ospatuko den XXXVI  Amelio Mendijur omenezko  proba dela eta,parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean herriko bizilagun guztiei galera gutxien sortzeko asmoarekin, Urretxuko Udaltzaingotik hartuko diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu:

  • Debekatuta egongo da Labeaga kaleko 14 eta 24 zenbakien arteko eskuin aldean aparkatzea, ekainaren 22 arratsaldeko 19:00etatik eta lasterketa bukatzen den arte, 12:30ak aldera.
  • Trafiko mozketa puntualak egingo dira Labeaga kalean, eta Nekolalde kaletik Labeagarako sarbidean, beti ere 09:30etik 11:45era bitartean. Irteera 10:00etan izango da eta helmuga 11:30etan; ordu horietan, beraz, guztiz debekatuta geratuko da Labeaga kaletik zirkulatzea. Gainontzeko tartean, udaltzainek eta probako boluntarioek agindutakoaren arabera murriztuko da zirkulazioa.
  • Labeaga kaleko 24 zenbakitik aurreragoko sarrera, “Nekolalde > Basagasti > Labeaga” ibilbidea jarraituta egingo da.
  • Garraio publikoko zerbitzua honako moduan eragina izango da:
    • UK-06 zerbitzua, Zumarragako Okendo kaleko barianterako sarbidea izango du geltoki ordezkotzat, 09:38 eta 11:38 arteko zerbitzuentzako, biak barne.

Urretxuko udala