Udala

URRETXU EREMU GORRIAN SARTU DA
Featured

URRETXU EREMU GORRIAN SARTU DA

Ostiraletik igandera atzemandako  hamabi positiboek Urretxu eremu gorrian sartzea eragin dute, 527,16ko tasarekin

Hiru egunotan zenbatutako 12 kasu positiboek  azken aste honetako goranzko joera berresten dute; 25 kasu berri zenbatu baitira. Gainera,  azken bi asteetan metatutako 100.000 biztanleko 500 kasuen muga epidemiologikoa 527,16koa da Urretxun

Urretxu gune gorrian sartzeak agerian uzten du gure udalerrian birusaren transmisioa handia dela.

Hori dela eta, bihartik aurrera: 

Bertan behera gelditzen dira taldeko kirol entrenamendu guzitak (semiprofesionalenak izan ezik)

Eskola kirola bertan behera geldituko da.

Ostalaritza establezimenduak itxiko dira

 

Ebazpena irakurri hemen .

Urretxuko udala