Udala

Iturriak eta hilerria irekiko ditu udalak
Featured

Iturriak eta hilerria irekiko ditu udalak

Azken egunotan, COVID 19-aren ondorioz ezarritako alarma egoeran zenbait aldaketa eman dira: kalean kirola egin eta ibiltzeko aukera esaterako. Honek aukera eta behar berriak sortu ditu herrian, eta horiek erantzuteko zenbait aldaketa egin dira:

  • Kaleko iturriak berriro ere martxan jarri dira
  • Matxinportako bizikletak garbitzeko gunea ireki da
  • Hilerria ireki da 8:00etatik 20:etara.

Gogoratu, toki hauetan ere ohiko bilakatu diren segurtasun neurriak mantentzen: segurtasun distantzia, higienea, etab.

Urretxuko udala