Udala

Geltokietako jaiak: aldaketak herriko trafikoan

Geltokietako Jaien ekintzen eraginez kale mozketak izango direla Labeaga eta Ipeñarrieta kaleetan.

Honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu Geltokietako Jaien ekintzen eraginez, ondoren aipatzen diren egun eta orduetan kale mozketak izango direla Labeaga eta Ipeñarrieta kaleetan.

Aipaturiko kale mozketak direnean asteburutan itxita egoten den Areizaga- Kalebarren kalea irekita egongo da ibilgailuek sarrera ireera izan dezaten, dena den sahiesbidea erabiltzea gomendatzen da Udaltzaingotik.

Kale mozketek autobus zerbitzuan ere eragina izango du eta autobus geltokia kale mozketak direnean Zumarragako geltokian egongo da DG09 linearen kasuan eta Okendoko sarbidean UK06 linearen kasuan.

Jakinarazpen dugu ere, Zumarragako geltokiaren aparkalekuak doakoak izango direla asteburu  guztian zehar.

Kale mozketak hauek izango dira:

Ostirala 8, 

  • 18:00etatik 20:00etara

Larunbata 9,

  • 11:30etatik 14:00etara
  • 16:00etatik 19:00etara

Igandea 10,

  • 18:00etatik 19:30tara

Urretxuko udala