Udala
Egoiliarren erroldako hauteskunde-zerrendak jendaurrean jarriko dira urriaren 19ra arte
Hautesle-zerrendak, Herritarren Arretarako Bulegoan egongo direla ikusgai, urriaren 12tik 19ra bitartean.
Udalak jakinarazi du, datozen hauteskundeak direla eta, indarrean dauden hautesle-zerrendak, bai egoiliarren erroldakoak (CER), bai ez dauden egoiliarren erroldakoak (CERA), Urretxuko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan egongo direla ikusgai, urriaren 12tik 19ra bitartean. Azalpen honen helburua hautesleek errolda-datuak horietan behar bezala agertzen direla egiaztatu ahal izatea da.
Jendaurrean dagoen bitartean, edozein pertsonak erreklamazioa aurkez dezake kanpoan uztearen aurka (azaldutako zerrendetan ez badago edo behar ez bezala inskribatuta badago) edo behar ez bezala sartzearen aurka (zerrendetan badago, baina ez luke egon behar).

