Udala

4/2021 Dekretua, urtarrilaren 22koak, lehendakariarena
Featured

4/2021 Dekretua, urtarrilaren 22koak, lehendakariarena

4/2021 Dekretuak, urtarrilaren 22koak,lehendakariarenak, ezartzen dituen neurri berriak:

1. Bizilekua duten udalerriko barruti bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera mugatzen da, baita lurralde arteko mugikortasuna eta Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta ateratzeko aukera ere; ondorengo salbuespenekin:

  • Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.
  • Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.
  • Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne.
  • Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
  • Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki kalteberei laguntza eta zaintza ematea.
  • Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea.
  • Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko jarduketak (errekerituak edo presakoak).
  • Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.
  • Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.
  • Ezinbesteko kausa edo premia-egoera dela eta.
  • Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua

* Artikulu honen ondorioetarako, interesdunak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena izan daiteke egiaztatzeko bidea, hemen aurkituko duzuna.

2. Gehienez ere 4 pertsona elkartu ahal izango dira espazio publiko zein pribatuetan, salbu eta bizikideak badira.

3. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.

Urretxuko udala