Udala

KORONAVIRUSA DELA ETA, UDALAK HARTUTAKO NEURRIAK
Featured

KORONAVIRUSA DELA ETA, UDALAK HARTUTAKO NEURRIAK

Euskadin gertatu diren Koronabirus – COVID19- infekzio kasuen ondorioz eta infekzio-kopuruak gora egingo duela aurreikusita, Eusko Jaurlaritzak hainbat gomendio helarazi ditu, udal esparruan berehala abian jartzeko.

Gomendio horiei jarraituz, eta bizi dugun egoera berezi hau amaitu arte, Urretxuko Udalak martxoaren 15etik aurrera taberna, elkarte eta ostalaritza-establezimendu guztiak ixtea erabaki du, eta neurri hauek eraginkorrak izan daitezen herritarrei dei egiten die zentzuz eta arduraz joka dezaten; jendea pilatu daitekeen tokiak saiestu eta kasu guztietan metro eta erdiko segurtasun distantziak errespetatuz.

Ondorengo dual instalazioak itxita egongo dira: 

  • Aldiri polikiroldegia
  • Udal liburutegia
  • Ederrena pilotalekua eta taberna
  • MAIRI elkartearen lokala
  • Txiribi elkartearen lokala
  • Eguneko zentroa
  • Jubilatuen egoitza
  • Udal Euskaltegia
  • Gaztebidean
  • Gaztetxea
  • KZ Gunea
  • Urrelur museoa
  • Musika eskola (jendeari itxita, barruan lanean)
  • Sarraldeko entsegu lokalak
  • Sta Barbara aterpetxea 
  • Juan de Lizarazu erakusketa aretoa
  • Labeaga aretoa
  • Kultur etxeko gelak

Era berean ekintza guztiak bertan behera gelditu dira.

Hondakinen bilketaren inguruko informazio eguneratua:  Sasieta mankomunitateko webgunean

Udaletxeko eta kultur etxeko bulegoak telefonoz edo bide elektronikoz bakarrik atendituko dute (8:00tik 12:00era)

Urretxuko Udalak lasaitasunerako deia egiten du. Hartutako neurriak aldi bereko kutsadura masiboa ekiditeko prebentziorako dira. Janari eta lehengaien hornidura bermatuta dago, eta, horregatik, zentzuz jokatzea eskatzen da,  agintariek emandako jarraituz.

Gaixotasun sintomak nabarituz gero, ez joan osasun-zentrora, geratu etxean eta deitu 900 20 30 50 telefonora

Urretxuko udala