Udala

Aurrekontu partehartzaileak. 2021
Featured

Aurrekontu partehartzaileak. 2021

Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2021eko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.

Bilerak, denak 18:30etan izango dira, Udaletxeko atarian, aforo mugatuarekin eta segurtasun neurriekin. 

Urriak 15 San Martin eta Barrenkale
Urriak 16 Pagoeta eta Labeaga
Urriak 19 12:00etan Aparizio (bertako elkartean)
Urriak 19 Aldapa eta Alde Zaharra
Urriak 21 Santa Barbara eta Elizalde
Urriak 22 Basagasti, Sorginzulo, Lilibaso eta Mundo Mejor

Urretxuko udala