Udala

Aparkalekuen margoketa Ipeñarrieta kalean

Aparkalekuen margoketa Ipeñarrieta kalean

Labeaga eta Ipeñarrieta kaleen arteko gurutzeko obren lehen fasea amaiturik, datorren asteartean, maiatzak 2, Udalak bigarren faseari ekingo dio, eta aparkalekuen margoketa egingo du, arrain-hezur erara, Ikastolako bidegurutzetik.

Gaur egun 8 aparkaleku daude gune horretan, eta aurreikusitako lanak egindakoan, 13 aparkaleku izango dira, horietako bat zamalanak egiteko izango delarik, beti ere 8:00etatik  20:00etara bitartean, erabiltzaileek gehienez ere 15 minutuko denbora tartea izango dutelarik hori erabiltzeko.

 

 

 

 

 

 

Urretxuko udala