Udala

Urretxuk tasak izoztu ditu, bi hauek izan ezik: urarena %2a eta kirol zerbitzuena %5a

Urretxuk tasak izoztu ditu, bi hauek izan ezik: urarena %2a eta kirol zerbitzuena %5a

Osoko bilkuran onartu dira 2017ko ekitaldirako ordenantza fiskalak

Gaur arratsaldean, Urretxuko udaletxean egin den osoko bilkuran onartu dira 2017ko ekitaldirako ordenantza fiskalak, irizpide orokorra horiek izoztea izan delarik, bi salbuespen hauekin: uraren tasak  %2ko igoera izango du eta kirol zerbitzuek %5eko igoera.

Itziar Agirre Ogasun zinegotziak azaldu duenez, urari dagokion tasaren igoera Aquarbe Ur Zerbitzuak egindako proposamenaren ondorioz dator; kirol instalazioena, berriz, kirol zerbitzuen kontratu berriaren lizitazioari dagokion prezioari erantzuten dio, gutxienez %21eko igoera izango baitu, beti ere langileak gaur egungo baldintzetan geratzeko eta horren kostuari aurre egin ahal izateko.

Udal tasak izozteko irizpide orokorrari egindako salbuespen horiez gain,  Udalak hobari batzuk onartu ditu hainbat kontzeptutan, minusbaliotasuna duten pertsonentzat, adinekoentzat edo familia ugarientzat.


 

Utzi zure iruzkina

Invalid Input

Izena eta Deitura

Email inválido

E-mail (ez da azalduko)

Invalid Input

Zure iritzia

Escribe tu comentario

Hemen idatz iezaiozu berriari zure iruzkina

www.urretxu.eus-ek atal honetan argitaratutakoaren onarpena hartzen du.
Ez naiz robot bat Eguneratu zenbakiak

Irudian ikusten diren karaktereak idatzi

Urretxuko udala