Udala

Aldaketak hauteskunde mahaietan
Featured

Aldaketak hauteskunde mahaietan

Aurten, COVID-19ak aren ondorioz sortutako krisi egoera dela eta, hauteskunde mahaien kokapenean zenbait aldaketa egongno dira, hautesle eta mahaikideen osasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko.

Kokapenak ondorengoak izango dira:

  • 1U mahaia (San Martin, Areizaga eta Gernikako Arbola) : Udaletxeko portaloian, Avenidatik sartuta.
  • 2A mahaia (Iparragirre Barrenkale, Jauregi, Matxinporta, Elizalde eta Gurutze auzoa, A-I abizenei dagokiena) : Liburutegian, liburutegiko atetik sartuta.
  • 2B mahaia (Iparragirre, barrenkale, Hauregi, Matxinporta, Elizalde, Gurutze auzoa, J-Z abizenei dagozkienak): Liburutegian, baina KZ guneko atetik sartuta
  • 3A mahaia (Grupo Santa Barbara, Nekolalde, Sorginzulo, Basagasti, Lilibaso, Mundo Mejor eta barreiatuak, A-I abizenei dagozkienak): Udaletxeko portaloian, plazatik sartuta.
  • 3B mahaia (Grupo Santa Barbara, Nekolalde, Sorginzulo, Basagasti, Lilibaso, Mundo Mejor eta barreiatuak, J-Z abizenei dagozkienak): Udaletxeko portaloian, plazatik sartuta.
  • 4U mahaia (Labeaga 2-32, biak barne) : Juan de Lizarazu erakusketa aretoan
  • 5U mahaia (Ipeñarrieta, Aparicio, Pagoeta, Mugitegi): Ikastolan, betiko moduan.
  • 6A mahaia (Labeaga 33-74 biak arte; A-I abizenei dagozkienak): Labeaga aretoan, betiko moduan
  • 6B mahaia (Labeaga 33-74, biak barne, J-Z abizenei dagozkienak): Labeaga aretoan, betiko moduan.

 

Goian ikusten den moduan, kasu batzuetan sartzeko eta irteteko bideak ateak baino ez dira aldatu, hau jende pilaketak ekiditeko hartu den neurri bat da.

Urretxuko udala