EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Istanbul, Kairo eta Somaliako atentatuak gaitzetsi ditu eta gonbidapena luzatu die udalei, abenduaren 13an, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko elkarretaratzeak konbokatzera, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.
Urretxu eta Zumarragako Udalek bat egiten dute deialdiarekin, eta gonbidapena luzatzen diete herritar guztiei, Zumarragako plazan, eguerdiko 12:00etan egingo den 5 minutuko kontzentrazioan elkartu daitezen.
Urretxu eta Zumarragako udaletako arduradunek bi herriontzako kontzentrazio bakarra egitea adostu dugu feria amankomunean ospatzen dugun Santa Lutziko egun horretan, gure herriok modu argiago batean eta irmo elkartasuna eta babesa adierazteko atentatu hauen aurrean.
Erantsitako fitxategiak:
Prentsa-Oharra | Nota de Prensa
Popular 226.56 KB 1923 |
12/12/2016 09:38:00 |