Aldiri kiroldegiko aforoa 1.164 lagunentzat finkatuta geratzen da.
Amaitu berria zaigun 2016. urte bukaeran Udal honek larrialdietarako eskailera baten instalazioa egin du Urretxuko Aldiri kiroldegiaren alboetako batean, Goierri elkartearen sarrera aurrean.
Aldiri kiroldegiak jarduketa hori egitea behar zuen, hain zuzen ere gaur egun derrigorrez bete behar diren segurtasun neurriak bete ahal izateko, beti ere okupazio edo gehiengo aforoari dagokionez, ez bakarrik instalazioen eguneroko erabilerari dagokionez, baizik eta bereziki askotan egiten diren ekitaldi berezietarako, bai bertan gauzatzen diren kirol ekitaldietarako, bai kirolaz kanpoko ekitaldietarako.
Aldiri kiroldegian egiten diren ekitaldi eta jardueretarako hasiera batean aurreikusita zegoen aforoa edo gehiengo okupazioa 1.267 lagunentzat zen, baina gaur egun indarrean dauden neurriak aplikatzerakoan, 25 urtetik gora duen instalazio honetan benetako aforoa 924 lagunentzat mugatzen zen, 660 lagun kantxan eta 264 lagun harmailetan.
Horregatik, erabiltzaile eta lagun kopuru haundia ekartzen duten ekitaldietan ahalik eta afororik haundiena izateko, bakarrik larrialdietarako erabilera izango duen eskailera metaliko berri bat instalatu da, guztira 120 cm-ko zabalera erabilgarria duena, eta instalazioari ahalik eta zuku gehien ateratzea ahalbidetzen duena, beti ere indarrean dauden segurtasun neurri guztiak betetzen direla bermatuz.
Horren emaitza gisa, Aldiri kiroldegiko aforoa 1.164 lagunentzat finkatuta geratzen da, 660 lagunentzat mantentzen da kantxan, eta harmailetakoa haunditu egin da, 504 lagunentzat (425 eserita eta 79 zutik).
Lan horren kostu guztia 8.603,10 eurokoa izan da (BEZ barne).