Gainzuri- Convento azpieremuaren inguruko bilera egingo da azaroaren 19an, 18:30ean Udaletxean.
Urretxuko Udala Hiri Antolamendu Plan Orokorraren aldaketa (HAPO) erredaktatzen ari da, Gainzuri-Convento 11.1 azpieremuari dagokionez.
Santiago eta Iñigo Peñalba arkitektoek eta Mikel Iriondo abokatuak idatzitako, eta 2024ko irailaren 6ko Alkatetzaren Ebazpenez onartutako, Herritarren Partaidetzarako Programak ezartzen du HPPren 1. fasean, besteak beste, jendaurreko saio irekia egingo dela, herritarrei irekia, HAPOren aldaketaren helburuak eta proposamenak azaltzeko.
HPP horren IV. atala kontuan hartuta, honen bidez, datorren azaroaren 19an, 18:30ean, udaletxean egingo den informazio-bilerara gonbidatu nahi ditugu interesaduten herritarrak.