1987eta 1995 bitartean Urretxuko alkate izan zen Ramon Arbizuk agur esan digu.
Une gogorrak dira familiarentzat eta ingurukoentzat eta zaila da une hauetan hobeto sentiarazteko hitzik topatzea.
Alabaina, Udal honek bere dolumina adierazi nahi die senitartekoei eta Ramonen lana eta irudia goraipatu nahi ditu, herriko alkate izan zen urte haietan egindakoak arrasto sakona utzi baitute etxe honetan, herrian eta herritarren artean.
Bera izan zen, hain zuzen ere, Urretxuren zaharberritzeari ekin ziona eta horren lekuko dira Pagoeta igerilekuak, Madaiako etxebizitzak, Gernikako Arbola Plazakoak.. baita ukiezinak diren eta gaurrarte dirauten beste batzuk ere, Urretxu eta Schwarzenbruk herriaren arteko senidetza, esaterako. Badira, Ramonen oroimena ohoratzeko arrazoiak, eta ez gutxi.
Goian bego.