Urretxuko Udalak, urtero bezala, egun hauetan auzo bilerei hasiera emango die, 2025rako aurrekontuak egiteko partaidetza-prozesuaren barruan.
Urriaren 7an, astelehenean, Aparicio auzoko bizilagunekin elkartuko dira, auzo bereko elkartean, 12: 00etan.
Egun berean, 18:30ean, Labeaga-Pagoetako bizilagunen txanda izango da, eta udaletxeko hirugarren solairuko bilera-gelara hurbiltzeko aukera izango dute, 2025ko aurrekontuari ekarpenak egiteko eta aurretik egindako proposamenen egoera ezagutzeko.
Hurrengo egunean, hilaren 8an, asteartean, Santa Barbara, Elizalde, Matxinporta eta Gurutze auzoei eskainiko zaie. Bilera 18:30ean izango da, udaletxeko azken solairuko bilera-gelan.
Urriaren 10ean, ostegunean, Aldapa eta Alde Zaharreren bilera udaletxeko hirugarren solairuko bilera-gelan izango da, arratsaldeko 18: 30ean.
Hurrengo astelehenean, urriaren 14an, San Martin eta BarrenkalerenSan Martin eta Barrenkaleko bizilagunak goian aipatutako bilera-gelara hurbildu ahal izango dira 18: 30ean.
Azkenik, urriaren 15ean, asteartea, Basagasti, Sorginzulo, Lilibaso eta Mundo Mejor auzoen txanda izango da, eta zalantzak partekatu, ekarpenak egin eta abar egin ahal izango dituzte 18:30ean, udaletxeko hirugarren solairuan.
Bilera horien helburua da bizilagunen proposamenak jasotzea bizi diren eremuei buruz, horietan eragin dezaketen arazoak konpontzeko.
Aipatu, gainera, bileretara gerturatu ezin zaretenok zuen zalantzak, proposamenak edo ekarpenak helarazteko aukera duzuela sare sozialen, helbide elektronikoaren edo whatsapp zerbitzuaren bitartez, baita herritarrak artatzeko zerbitzuan ere.
AUZOA | BILERA |
APARICIO | URRIAK 7 - 12:30 |
LABEAGA-PAGOETA | URRIAK 7 - 18:30 |
S.BARBARA, ELIZALDE, MATXINPORTA, GURUTZE | URRIAK 8 - 18:30 |
ALDAPA, ALDE ZAHARRA | URRIAK 10 - 18:30 |
SAN MARTIN, BARRENKALE | URRIAK 14 - 18:30 |
BASAGASTI, SORGINZ., LILIBASO, M.MEJOR | URRIAK 15 - 18:30 |