Abuztuaren 5,6,7 ,8 eta 9an asfaltatze lanak egingo dira Labeaga kalean eta horrek trafikoan eragina izango du.
Eguraldiak ahalbidetuko balu, abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9ko 8:00etatik 20:00etara arte, Café 33 eta Aranguren Estankora bitartean egingo diren konponketa eta asfaltatze lanek jarraian aipatzen diren aparkalekuen eta garajeen erabiltzaileei eragingo diete, hainbat eratara: Labeaga kaleko 33Getik 41era arteko eta 60etik 74era arteko zenbakidun aparkalekuen erabiltzaileei, baita 35etik 49era artekoei eta kale bereko 50etik 62ra arteko zenbakidun garajeen erabiltzaileei ere.
Abuztuaren 5ean, 6an eta 7an, egungo asfaltoa fresatzeko eta taula, kutxatilak, hustubideak eta abar konpontzeko lanak egingo dira, besteak beste, eta, lan horiek egiten ari diren bitartean, garajeetan sartu eta irten ahal izateko behin-behineko pasabideak izango dira.
Abuztuaren 8an, aldiz, asfaltatze-lanak egiten diren bitartean, ezin izango da garajeetara sartu, ezta garajeetatik irten ere, lan horiek irauten duten bitartean. Lanak amaitutakoan, sarbidea erabilgarri geratuko da berriro.
Amaitzeko, abuztuaren 9an, errepidea margotzeko lanak egingo dira. Hori dela eta, goizean zehar zirkulazioaren noranzkoa itxi egingo da Isabel zubitik erdiguneruntz. Arratsaldean kontrako noranzkoa margotuko da, eta pasabide alternatiboak gaituko dira.