Uztailaren 12, 13 eta 14rako (Ehun Milak, Geltokietako Jaiak) antolatutako jarduerak direla eta, trafikoa eten egingo dela jarraian aipatzen diren egun eta kaleetan.
Aipaturiko kale mozketak ematen direnean, asteburutan itxita egoten den Areizaga- Kalebarren kalea irekita egongo da, ibilgailuek sarrera irteera izan dezaten. Dena den, sahiesbidea erabiltzea gomendatzen du Udaltzaingoak.
Kale mozketek autobus zerbitzuan ere eragina izango dute eta kale mozketak direnean, autobús geltokia Zumarragako geltokian egongo da, DG09 linearen kasuan, eta Okendoko sarbidean, UK06 linearen kasuan.
Jakinarazten dugu, baita ere, Zumarragako geltokiko aparkalekuak doakoak izango direla asteburu guztian zehar eta TAO eremua bertan behera geldituko dela, aparkatzeko eremu librea izanik.
Kale mozketak honakoak izango dira: