2016ko maiatzaren 30tik aurrera, zamalanetarako guneak erabiltzeko ordutegia honako hau izango da: goizean 08:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 18:00etara.
Herriko zamalanak egiteko guneak erabiltzen dituzten dendari, banatzaile eta gainontzekoei kontsulta egin ondoren, Urretxuko Udaltzaingoak kalea erabiltzen duzuen guztioi jakitera ematen dizue zamalanetarako gune horiek erabiltzeko ordutegiak aldatu egingo direla, horretarako gordeta dauden lekuei probetxu hobea ateratzeko asmoz, beti ere ezarrita dauden ordutegien barruan nahiz kanpoan.
Horrenbestez, 2016ko maiatzaren 30tik aurrera, zamalanetarako guneak erabiltzeko ordutegia honako hau izango da:
- Goizean: 08:00 – 13:00
- Arratsaldean: 15:00 – 18:00
Sor litezkeen endredoak barkatuko dituzuelakoan.