Asteartean, urriaren 11n, Lilibaso kalean 24 etxebizitza sozial eraikitzeko obrak hasiko dira.
Ondorioz, Lilibaso 10A tik hasi eta errepide horren amaiera arte ezingo da aparkatu, obrak amaitu bitartean. Hala ere, egoiliarrak beren etxebizitzetako garajeetara sartu ahal izango dira.
Bidearen eskuinaldetik doan espaloia ere oinezkoentzat itxita egongo da obrek dirauten bitartean.