Azaroaren 2an abian jarriko da TAO zerbitzua Urretxun
Sistema berri hori martxan jarrita, honako hauek lortu nahi ditu Udalak:
- Kalerrotako merkataritza-gunean ibilgailuak aparkatzen eta txandakatzen laguntzea, eta, horrela, erosketak egitera hirigunera hurbiltzen diren pertsonentzako tokiak izatea.
- Eremu horretan bizi diren pertsonak*, dagokien txartela izango dutenak, ez daitezela behartuta egon beren ibilgailuak gune urdinetik merkataritza-ordutegian mugitzera.
- Merkataritza-ordutegitik kanpo, txartela duten bizilagunei eremu horretan aparkatzeko aukera ematea.
Helburu horrekin, bizilagunei ahalik eta gutxien eragiteko, gune eta ordutegien sistema bat asmatu da, jarraian azaltzen dena.
Zerbitzua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 8:00etatik 20:00etara. Hau da, gauetan, igandeetan eta jaiegunetan, dagokion txartela duten eta bertan bizi diren pertsonek soilik erabili ahal izango dituzte aparkalekuak. Salbuespen bat dago: zamalanetarako guneak eta terrazakoak. Zamalanetako edo terrazako ordutegia amaitzen denean, TAO gune bihurtuko dira.
GUNE URDINA – ASTELEHENETIK LARUNBATERA 8:00etatik 20:00etara –
Kalerrota eta Labeaga kaleen arteko bidegurutzetik etxe-orratzeraino (ikus planoa).
Eremu horretan, ibilgailuek 90 minutuz aparkatu ahal izango dute gehienez, eta, denbora hori igarotakoan, eremutik alde egin beharko dute, zuzenean eremu marroira joateko aukerarik gabe. Eremu marroi horretan aparkatu ahal izateko edo urdinean berriro aparkatu ahal izateko, gutxienez 6 ordu igaro beharko dira lehenengo aparkalditik.
Salbuespena bertako bizilagunak* dira; izan ere, bertakoen txartela badute (doan eskuratuko dute udaletxean), egun osoan aparkatu ahal izango dute gune urdin horretan, ibilgailua mugitu beharrik izan gabe.
GUNE URDINA – ASTELEHENETIK LARUNBATERA 20:00etatik 8:00etara ETA IGANDE ETA JAIEGUNETAN –
Ordu-tarte eta egun horietan, bertako bizilagunek* bakarrik aparkatu ahal izango dute eremu osoan, dagokion doako identifikazio-txartelarekin.
GUNE MARROIA (TXANDAKATZE ALTUA) – Astelehenetik larunbatera, 8:00ak eta 20:00ak bitartean – BM/Kalerrota-Areizaga aparkalekua.
Eremu horretan, ibilgailuek 90 minutuz aparkatu ahal izango dute gehienez, eta, denbora hori igarotakoan, eremu marroitik alde egin beharko dute, zuzenean gune urdinera joateko aukerarik gabe. Gune urdin horretan aparkatu ahal izateko edo berriz marroian aparkatu ahal izateko, gutxienez 6 ordu igaro beharko dira lehenengo aparkalditik.
Gune urdinean ez bezala, egoiliarrek ezingo dute 90 minutu baino gehiago aparkatu eremu marroian 8:00etatik 20:00etara, lehen aparkamendutik sei ordu igarotzen ez badira, behintzat.
GUNE MARROIA (TXANDAKATZE HANDIA) – ASTELEHENETIK LARUNBATERA 20:00etatik 8:00etara, ETA IGANDE ETA JAIEGUNETAN –
Gune urdinean eta ordu-tarte horietan gertatzen den bezala, egoiliar-txartela duten pertsonek bakarrik aparkatu ahal izango dute eremu horretan.
NOLA FUNTZIONATZEN DUEN
TAO guneko erabiltzaileek, bai gune urdinean, bai marroian, 8:00etatik 20:00etara bitartean, beren tiketa lortu beharko dute horretarako jarriko diren bi parkimetroetako edozeinetan – Ez du kosturik izango –, eta ibilgailuan jarri beharko dute, ikusteko moduan. 90 minutu igaro ondoren, eremua utzi beharko dute. Bertakoen txartela duten bizilagunek EZ dute ibilgailua gune urdinetik mugitu behar egun osoan.
Nahi duten bizilagunek (bertakoek) beren ibilgailua identifikatzeko txartela eskatu beharko dute udaletxean, horrek dakartzan abantailez baliatu ahal izateko.
Ordenantza hemen topatuko duzu: https://labur.eus/urVST
Bertakoak/residentes:
Gernika 1-2-3-4-5
Areizaga 1-3-4-6-8-10-12-14-16-18 - 20
Labeaga 13-15-17-19-21-23-27-31-33A-33B-33E-33F-33G-34-36-38