Apirilaren 23an, ostirala, Lilibaso kaleko etxebizitza sozialen eraikuntzan babes-panelak kentzeko lanak egingo dira.
Horren ondorioz, eguneko zenbait momentu puntualetan, hots, babes-panelak kargatzen diren momentuan, egoiliarrek ezingo dituzte beren etxebizitzetako garajeak erabili.
Espero dugu egoera horrek sor diezazkiekeen eragozpenak barkatzen jakingo duzuela, eta aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen laguntza.