GI-2362 errepidean, Aparicio Auzoan, Intxeneako biribilgunea egiteko obra-lanak direla eta, otsailaren 26tik aurrera itxita egongo da egungo biribilgunetik GI-2632 errepidera doan erraila (Zumarragako noranzkoan). Eraginak obra lanen lehenengo fasea bukatu arte luzatuko dira eta hauen iraupena 3 hilabeteetan zenbatesten da.
Legazpitik Zumarragara joan nahi duenak Ipeñarrieta kaletik hoan beharko du Bergarako bidegurutzerarte eta GI-2632 errepidetik jarraitu, noranzko aldaketa egiteko Deskarga bideko biribilgunerarte, eta han noranzkoa aldatu.
Urretxutik Legazpiranzko trafikoan ez du inolako eraginik izango, lehenengo fase honetan, ezta Deskarga edo Legazpitik Urretxurakoan ere.
Lanak CONSTRUCCIONES OTEGUI-GAZTAÑAGA SL enpresak egingo ditu.
Barkatu eragozpenak.