Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus linea berria jarri du, Udanako mendateko lanek sortuko dituzten eragozpenak murrizteko
Irailaren 16an, Oñatu eta Legazpi arteko GI-2630 errepidea moztuko da Udanako mendatean egin beharreko lanak direla eta. Honek eragina izango du Lurraldebusen DG04/DG44G Arrasate>Oñati>Legazpi>Zumarraga lineetan, bi noranzkoetan.
Bide mosketa honek lau hilabeteko iraupena izango duela aurrikusten da. Lanek dirauten bitartean, Lurraldebusek onako zerbitzuak eskainiko ditu:
- DG04B Arrasate>Zumarraga linea berria: Zumarragan "Renfe Geltokia2 eta Arrasaten "Garibai" geralekuak zuzenean lotuko dituen zerbitzua. Zerbitzu honek Deskargako autobia erabiliko du, bere ibilbidea 25 minututan eginaz. Arrasaten zerbitzua 5:35ean eta Zumarragan 6:05ean hasiko da eta goizeko 9ak arte 30 minutuko maiztasuna izango du Gainontzean, 60 minutuan behin izango da 13:35 eta 15:35 tartean ezik, tarte honetan 30 minutuan behin izango baita
-
DG09 lineak Legazpi eta Zumarraga artean espedizio berriak egingo ditu lanegunetako hoizeko lehen orduan, astelehenetik ostiralera. Espedizio hauek Legazpin "Saturnino Telleria" eta "Urola Industrialdea", eta Zumarragan "Renfe Geltokia" geralekuetan soilik egingo dituzte geldialdiak.
- DG04/DG44G lineek Oñati eta Arrasate udalerriei emango die zerbitzua, Arasateko egungo ordutegiak mantenduz
DG04B linearen ordutegiak ondorengoak izango dira. Info gehiago nahi izanez gero www.lurraldebus.eus en topatuko duzu