Ekainaren 23an XXXVI. Amelio Mendijur omenezko proba ospatuko da
Datorren igandean, ekainak 23an, ospatuko den XXXVI Amelio Mendijur omenezko proba dela eta,parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean herriko bizilagun guztiei galera gutxien sortzeko asmoarekin, Urretxuko Udaltzaingotik hartuko diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu:
- Debekatuta egongo da Labeaga kaleko 14 eta 24 zenbakien arteko eskuin aldean aparkatzea, ekainaren 22 arratsaldeko 19:00etatik eta lasterketa bukatzen den arte, 12:30ak aldera.
- Trafiko mozketa puntualak egingo dira Labeaga kalean, eta Nekolalde kaletik Labeagarako sarbidean, beti ere 09:30etik 11:45era bitartean. Irteera 10:00etan izango da eta helmuga 11:30etan; ordu horietan, beraz, guztiz debekatuta geratuko da Labeaga kaletik zirkulatzea. Gainontzeko tartean, udaltzainek eta probako boluntarioek agindutakoaren arabera murriztuko da zirkulazioa.
- Labeaga kaleko 24 zenbakitik aurreragoko sarrera, “Nekolalde > Basagasti > Labeaga” ibilbidea jarraituta egingo da.
- Garraio publikoko zerbitzua honako moduan eragina izango da:
- UK-06 zerbitzua, Zumarragako Okendo kaleko barianterako sarbidea izango du geltoki ordezkotzat, 09:38 eta 11:38 arteko zerbitzuentzako, biak barne.