Urriaren 16an, asteartea, Urretxuko Udalak Kalerrotako asfalto zati bat konpontzeko asmoa du, zehazki esanda tanatorio parean kokaturik dagoen gunea, bigungune bat baitago bertan eta Udalak aldez aurretik partxeatu egin behar izan du zirkulazio segurua bermatzeko. Lan horren kostua 7.150 euro ingurukoa izango da.
Eguraldiak laguntzen badu, urriaren 16an egingo dira obrak, 8:00etatik 16:00etara Bitartean, eta obrak aurreikusita dagoena baino lehen amaitzen badira, 16:00ak aurretik ireki ahal izango da kalea.
Obra honek eragozpen batzuk ekarriko dizkie bizilagunei eta garajeetako erabiltzaile batzuei, Kalerrota kalea itxita egongo baita trafikoarentzat etxe-orratza deitzen zaion eraikinaren atzealdeko gunean.
Hori horrela, irteera Kalerrotara daukaten Areizaga kaleko garajeetako erabiltzaileek ezingo dute garajetik irten, ezta sartu ere, lan horiek dirauten bitartean, eta beraz, ibilgailua behar izanez gero, esandako ordua baino lehen ibilgailua ateratzea gomendatzen zaie.
Gernikako Arbola plazako luzapenaren azpian kokatutako garajeetako erabiltzaileek, irteera Kalerrotara daukatenek, ez dute arazorik izango hortik irteteko, baina ezingo dute sartu asfaltatze lanak amaitu arte.
Eta azkenik, obra horiek izango duten eraginaren atalari bukaera emateko, aipatu, Labeaga kaleko 33ko atzealdean dauden garajeetako erabiltzaileek sartu eta irteteko aukera izango dutela, Kalerrotatik bi norabideetan zirkulatu ahal izango delako, baina bakar bakarrik garajeetarako sarrera eta irteera egiteko izango da. Gogora ekarri nahi zaie erabiltzaileei Kalerrotako irteera Areizagatik itxita izango dela, eta hortaz Labeaga kaletik egin beharko da.
Aipatutako obrek ekarriko dituzten arazoak jakinik, Udalak barkamena eskatu nahi die garaje horietako erabiltzaileei eta bizilagunei, hobekuntza lanak egiteko sortuko baitira.
Obrek eragingo duten gunearen planoa eta trafikorako izango duen eragina: