Otsailak 11n, goizeko 9:00etan, Barrenkaleko hobekuntza lanei hasiera ematea aurreikusten du Udalak, hain zuzen ere pilotalekuaren eta San Martin auzoko haur-parkearen tarteko zatian.
Lur zoruaren hobekuntza orokorra izango da, oinezkoen zatian eta trafikoari dagokion zatian.
Funtsean, espaloiaren egoera txarra da obra honen arrazoia, azken hilabeteotan oinezko jendeak hainbat eroriko izan baitu toki horretan.
Obra hau hainbat fasetan garatuko da; lehenengoan, Gaztelekua eta haur-parkearen bukaera lotzen dituen espaloian dauden platano ilarak moztuko dira, zuhaitz horien sustraiek kalte dezente eragin baitute espaloiko baldosetan eta errepidean bertan.
Horren ondoren, motzondoak eta lur azpiko sustraiak aterako dira, zuhaitz-txorkoak kendu eta espaloian izandako kalteak konponduko.
Bigarren fase batean, eguraldiak horretarako aukera eman bezain laster, kaltetutako kale zatia asfaltatu eta margotuko da.
Lehen fasean trafikoarekiko eragin txikia izatea espero baldin bada ere, segurtasun arrazoiak tarteko direla, aparkalekua murriztuko da obra aurrean geratzen den ilaran