Urretxuko Udala hainbat obra egiten ari da Ederrena pilotalekuko komunak eta tabernako sukaldea berritzeko.
Obra honen bitartez gutxitu egingo da komun kopurua, baina bakoitzaren azalera zabaldu egingo da, eta ondorioz irisgarriagoak izango dira, orain arte egon direnak oso txikiak eta deserosoak baitziren.
Era berean, tabernako sukaldea berrituko da, etxetresna, sukaldeko altzari, keak ateratzeko kanpaia… guzti horiek berriak jarriz, funtzionalagoa izan dadin, eta esleipena hartuko duen pertsona edo enpresak erabiltzaileei produktu hobeak eskaintzeko aukera izan dezan.
Urtarrilaren bukaerarako lanak amaituta egotea espero da, eta horien aurrekontua guztira 19.370.- eurokoa izango da.
Hemen argazki batzuk: