2017ko azaroan elkarteetako plaza txikiko lur zorua aldatzeko lanak hasi zituen Urretxuko Udalak. Harrez geroztik, eguraldiak ez du lagundu, eta hainbat aldiz gelditu behar izan dira obrak, izan ere jartzen ari den materialak eguraldi lehorra behar du hainbat egunetan, behar bezalako bermea izateko aplikatzerakoan.
Udaleko zerbitzu teknikoa etengabe dago harremanetan obra egiten ari den enpresarekin, eta obra amaiera planifikatuko dute eguraldi oneko 3 egun jarraian aurreikusten den bezain laster.
Egiten ari den obraren zenbatekoa 40.955.- eurokoa da, eta elkarteetako plazatxoa eta Kalerrota lotzen dituen eskailera konpontzearekin osatuko da; eguraldiak hobera egiten duenean gauzatuko da obra hori, horren aurrekontua 13.000.- eurokoa delarik gutxi gorabehera.