Atzo iluntzean Urola Garaia mankomunitateko lehendakaria eta lehendakariordeak hautatzeko batzarra egin zen Urretxuko Udaletxean. Mankomunitatea osatzen duten lau herrietako zinegotzien geiengoak erabaki zuen presidentea Jon Luqui, Urretxuko alkatea izango zela.
Lau hautagaitza aurkeztu ziren, EAJk 22 boto lortu zituen EH Bilduk (Julen Azpeitia) 15 boto, PSE-EEk (Mikel Serrano) 6 eta Legazpiko Berdeak+Independenteakek (Alberto Bezunartea) bat. Boto zuri bat ere egon da.
Hala, lehendakaria Jon Luqui izango da. Lehen lehendakariordea bigarren hautagaitza bozkatuenaren hautagaia izango da (Julen Azpeitia, EH Bildu), bigarren lehendakariordea hirugarren hautagaitza bozkatuenaren hautagaia (Mikel Serrano, PSE-EE) eta hirugarren lehendakariordea laugarren hautagaitza bozkatuenaren hautagaia (Alberto Bezunartea, Legazpiko Berdeak+Independenteak).