Arcelor Mittal lantegiaren mugagabeko ixte partzialaren berri izan ondoren, Urretxuko Udalbatzak 2016ko martxoaren 17an, aho batez, honako Adierazpen Instituzionala onartu du:
1.- Arcelor Mittal Zumarraga lantegiko langile guztiei eta faktoria honi lotuta dauden enpresa auxiliar guztiei, une sail hauetan gure babes osoa adierazi nahi diegu. Urretxuko Udalak, herritar guztiak deitzen ditu Arcelor Mittal Zumarragan enplegua mantentzeko langileek egingo dituzten mobilizazio guztietan parte har dezaten. Era berean, azaldu nahi dugu enpresak egin duen planteamendua erretiratzea eta lantegiaren jarduera mantentzea nahi dugula, bertako langile guztiek lanean jarrai dezaten gaur egun dituzten lan-baldintza berberetan.
2.- Eragin zuzena jasaten duen udal mailako erakunde bezala, iraganean gure erantzukizuna gure gain hartu dugu, gaur egun ere gure gain hartzen dugu eta hala egingo dugu etorkizunean ere eta, era berean, bai europar eta baita ere estatu, euskal eta foru esparruko instituzio guztiak elkarrekin lan egin dezagun eskatzen dugu, bidezko formula eta mailetan, Arcelor Mittal Zumarragako lanpostuak etajarduera defendatzen, eta Urola Garaia eskualdeko eta Gipuzkoako jarduera ekonomikoarentzako oinarrizkoa den produkzio-gune hau manten dezan beharrezko neurriak bultzatuz.
3.- Arcelor Mittal enpresari honakoa exigitzen diogu: berari dagokion erantzukizuna bere gain hartzea eta Zumarragako faktoriaren gaur egungo aktibitatea mantentzearren ahalegin guztiak egitea.