Maiatzak 1eko manifestazioan izandako gertakarien inguruan oharra...
Urretxuko Udaleko gobernu taldeak, atzo, LAB sindikatuak deituriko manifestaldian zehar, herriko kaleetan izandako gertakari eta erasoen aurrean gure gaitzespen irmoa agertu nahi dugu.
Ez egindako pintadek, ez botatako arraultzek, ez dute gure herriari bizi duen egoera soziekonomiko gordinetik irteten lagunduko.
Atsekabe handia sortzen digu zenbait jendek, oraindik ere iraganeko jarrera onartezin horiei eusten diela ikusteak; eta beren aldarrikapenak egiteko gainontzeko langileen eskubideak erabiliaz gainera.
Amaitzeko, gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetuak izan diren langile, dend a eta erakunde guztiei.