Zumarragako eta Urretxuko Udaletako arduradunek bi herrietarako elkarretaratze bakar eta amankomun bat aurreikusi dugu, bihar, Areizaga-Kalebarren plazan, eguerdiko 12:00etan.
EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Normandiako atentatua gaitzetsi du eta gonbidapena luzatu die Udalei, uztailaren 28an, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko elkarretaratzeak konbokatzeko, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.
Urretxuko Udala bat dator deialdi horrekin, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi horretara batu daitezen.
Zumarragako eta Urretxuko Udaletako arduradunek bi herrietarako elkarretaratze bakar eta amankomun bat aurreikusi dugu, bihar, Areizaga-Kalebarren plazan, eguerdiko 12:00etan.