Aurten ere, urtero lez, Urretxuko udalak partehartze bilerak antolatu ditu auzo ezberdinetako bizilagunekin. Bilera hauek 2020ko aurrekontu partehartzaileen lanketa prozesuaren parte dira.
Urriaren 8an, arratsaldeko 18:30etan Pagoeta-Labeagako bizilagunak daude deituta udaletxera.
Urriaren 10ean, ostegunean, eguerdiko 12:00etan Aparizio auzokoen txanda izango da, bilera auzoan bertan izango delarik.
Urriaren 15ean, Santa Barbara, Elizalde, Matxinporta eta Gurutze auzoen txanda izango da. 18:30etan udaletxean.
Mundo Mejor, Basagasti, Lilibaso, Sorgintzuloko bizilagunen deialdia Urriaren 21ean 18:30etan izango da, Udaletxean.
Urriaren 22an 18:30etan Aldapa-Alde Zaharreko bizilagunen bilera izango da; deialdi honetan bertan sartzen dira Iparragirre eta Jauregi kaleak eta Gernikako Arbola plaza.
Azkenik Urriaren 21ean San Martin eta Barrenkale auzoetako bizilagunak bilduko dira; hauek ere 18:30etan udaletxeko bigarren solairuan.
Bilera hauen helburua bizilagunek euren auzo eta auzo-inguruei buruz dituzten kexa eta ekarpenak jasotzea da, arazoak konpondu eta hobekuntzak egin ahal izateko.
Aipatu, bileretara etorri ezin duten bizilagunek bere duda, iradokizun eta ekarpenak egin ditzaketela udalaren web orrian topatuko duten inkestan; lotura honetan.