Astelenehean, apirilaren 24an, Gernikako Arbola plazako armailak berritzeko obra hasiko da
Electro Talleres Zarauz S.A.ri esleitutako obrak bihar hasi eta abuztura arteko iraupena izango dute. Hori dela eta, planzan egin ohi diren hainbat ekintza tokiz aldatuko dira, halabeharrez, baina ostegunetako azoka mantenduko da, baita San Juan bezperako sua ere.
Jarduera horiek ospatzeko eguna gerturatu ahala, aldaketarik dagoen eta horiek zertzuk diren zehaztuko du Udalak.