Elur-ekaitza gertatu daitekeela eta, honako jarraibide eta aholkuak eman nahi ditugu Alkatetza honetatik:
Udal Brigada goizeko lehen orduan hasiko da lanean, zirkulaziorako bide nagusienak libre uzteko helburuarekin.
Bizilagunen komunitateei zuen etxe aurreko espaloiak garbitzeko laguntza eskatzen zaizue; horretarako Udaltzaingoan palak eskuragarri izango dituzue.
Garajeetarako sarrerak ere garbi edukitzea komeni denez, horien jabe eta kontzesionarioei dei hori luzatzen diegu.
Azken finean, herritarren bizitza betikoa izan dadin saiatu nahi dugu, eta elurrak eta izotzak sortzen dituen arazoak saihestu, ahal den neurrian.
Aipatutako ahalegin kolektiboaz gain, gomendio hauek ere helarazi nahi dizkizuet:
- Espaloietako elurra bide bazterrean utziko da, baina kaino-zuloak libre utzita.
- Herrian barrena ibiltzeko, ahalik eta gutxien erabili norberaren ibilgailua.
- Kalean dauden ibilgailuak hobe garajeetan sartzen baditugu.
- Oinezkoek espaloietatik ibili beharko dugu beti, eta arreta berezia jarriko dugu bide igarotzerakoan, beti ere elurretarako egokiak diren oinetakoekin ibiltzea komeni da, gainera.
- Ibilgailuak premia larria denean bakarrik erabiliko dira, eta ibiltzerakoan, segurtasun-tarteak errespetatuz eta zuhurtasun handiz ibiliko dira.
- Ibilgailua gelditu behar baduzu ez egin zakarki, horren ordez talka txikiak egin pedalaren gainean.
- Laguntzaren bat eskatzeko, deitu honako telefono-zenbakietara:
UDALTZAINGOA – 943 038 085
SOS DEIAK – 112
Jakin badakigu elurra deserosoa dela herriko bizitzaren egunerokotasunerako, eta udalaren lanari esker, eta herritarren laguntza bikainari esker bakarrik gutxiagotu daitekeela traba hori guztia, herriko zerbitzu guztiak eten ez daitezen.
Jakinaren gainean egon zaitezten adierazten dizuet.