Urretxu eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketaren oinarriak aurkeztu ziren azaroaren 11n
Joan den ostiralean Zelai Arizti Kultur Etxeko areto nagusian Bitartean Elkarteko eta Zumarragako eta Urretxuko Udaletako ordezkariak elkartu ziren lehiaketaren nondik norakoak azaldu eta merkatariei parte hartzeko gonbidea luzatzera.
Rosa Maiza, Zumarragako zinegotziak erakusleihoen originaltasuna goraipatu zuen, horien kalitate estetikoa eta herrian sortzen duten Gabon-giroa. Halaber, pandemia ostean, normaltasun egoeran egiten den lehen lehiaketa dela gogorarzi zuen, eta hori pozteko modukoa dela.
Urretxuko ordezkariak, Maialen Fidalgo zinegotziak, epaimahaiko kideak aurkeztu zituen, eta horiek emango dituzten lau sariak. Aipatu zuen edizio honetan sari edo kategoria berri bat egongo dela "Herritarren saria", hain zuzen ere. Kasu horretan, herritarren hautatuko dute irabazlea eta whatsapp bidez edo www.bitartean.eus webguneran bitartez eman ahal izango dute euren bozka. Parte hartzen duten herritarren artean, gainera, 100€ko bono-txartela zozketatuko da.
Amaitzeko, aipatu zuten izen ematea azaroaren 14tik 28ra egongo dela zabalik, BI-TARTEANen bulegoan, eta erakusleihoek prest egon beharko dutela abenduaren 9rako. Sari banaketa, berriz, abenduaren 15an izango da, Urretxuko Udaletxean.
OINARRIAK:
Erakusleiho lehiaketa. oinarriak.pdf
Popular 108.25 KB |
15/11/2022 14:34:37 |